Irakurketaren ikaskuntzan dauden gabeziek ikaskuntza osoari eragiten diotela eta ongi irakurtzen ikastea edozein irakasgaitan ikasteko ezinbesteko baldintza dela ez du inork ukatuko. Baina zer da irakurtzea? Aspalditik dakigu ez dela soilik testuak literalki dioena esatea. Irakurtzea prozesu konplexua da: testuarekin interakzioa izatea da, irakurleak jardun horretara bere ezagutza eta esperientziak ekartzen ditu testua ulertzeko, interpretatzeko, erabiltzeko eta haren inguruan gogoeta egiteko. 

 

Euskaraz maiz egiten diren hainbat akats zuzentzen ahaleginduko gara.