Sartu

Cookie-ak gaituta izan behar dituzu zure nabigatzaileanLaguntza Cookie-ak gaituta izan behar dituzu zure nabigatzailean-rekin
Ikastaro batzuetan bisitariak sar daitezke

Hau al da zure lehen aldia hemen?

Moodle-ko PNTEren ikasgela birtualean hainbat ikastaro mota daude:

1. PNTEko urrutiko prestakuntza programako ikastaroak, orduen ziurtagiria eta araudi espezifiko bat dituena; izena emateko epeak, onartua izateko prozedurak, jarduerak egiteko epeak eta abar zehazten dituena.
2. Autoprestakuntza ikastaroak, ez dute izena emateko edo egiteko eperik, ez eta tutoretzarik, euskarririk edo ziurtagiririk ere.
3. Departamentuko beste atal batzuek edo IGAk deitutako bestelako ikastaroak.

Ikastaro mota horietarako guztietarako beharrezkoa da Moodle-n saioa hastea Educa-ko erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin; kasu gehienetan, erabiltzaile-izena bat dator educacion.navarra.es domeinuko helbide elektronikoko @ren aurreko zatiarekin (erne: erabiltzailearen izen laburra, ez ezizena) eta pasahitza zerbitzu horri dagokiona izanen da (ez posta elektronikoarena, beste bat izaten ahal baita).

Educa-ko datuen harira, egoera hauek sortzen ahal dira:

Moodle-n sartu nahian dabilena Educa-n erregistratu gabe egotea. Kasu horretan, harremanetan jarri beharko du dagokion ikastetxeko zuzendaritzarekin eta hark alta kudeatu beharko dio aplikazio horretan.

Moodle-n sartu nahian dabilena Educa-n erregistratuta egotea, baina inoiz ez sartu izatea aplikazioan. Kasu horretan, "Lehen aldiz sartuko naiz” epigrafeko jarraibideak jarraitu behar ditu, https://educages.navarra.es orrialdean.

Moodle-n sartu nahian dabilenak Educa-ko pasahitza ahaztuta izatea. Kasu horretan, Ez dut pasahitza gogoratzen atalera jo behar du Educa-n sartzeko identifikaziorako hasierako pantailan.

Gogorarazten zaie PNTEko onlineko prestakuntza programako ikastaroak egin nahi dituzten irakasle guztiei, ikasgela birtualean sartzen saiatu aurretik, prestakuntza jardueretarako onartuak izan diren egiaztatu behar dutela eta, horretarako, formulario honetara jo behar dutela.

Azkenik, kontuan izan behar da ikasgela birtualean sartzeko pasahitzak ezin izanen direla Moodle aplikaziotik aldatu. Norbaitek pasahitza aldatu nahi izanen balu, Educa-n horretarako ezarritako prozedurak jarraitu beharko ditu.